Sabanako animaliak

Zebra

Zebra zaldiaren eta astoaren lehengusu txikia da. Baina desberdina da izatez eta horregatik ia ezin izan dute bezatu. Belarrez elikatzen da, eta antilopeen eta ñuen oso laguna da.

Ba al zenekien berez beltzak direla eta azalaren gainetik marra zuriak dituztela?????? Mozorro horrek harrapakarien aurrean kamuflatzeko balio dio! Oso hanka sendoak dituzte, eta, beraz, zutik lo egin dezakete, oso azkar korrika egin, eta beren harrapakariei iskintxo egin sigi-saga eginez. Zuk harrapatu ahal izango zenituzke?????