Poloetako animaliak
Ipar poloa Artikoaren erdian dago, toki hotz eta lehor batean. Haize handia egiten du han, eta tenperaturak -10 eta -40 C° artekoak izaten dira. Bere mortu-itxura gorabehera, poloa bizitzaz betea dago eta ezagutzen dituzun animalia askok huraxe dute bizitoki!
Elurrak lurreko zati handi bat estaltzen du, eta izotz pareta erraldoiak altxatzen dira itsaso izoztu baten aurrean. Itsasoak izotzez estaltzen dira eta lautada izoztu bat eratzen dute. Hondamenezko itxura duten arren, poloak, iparraldekoa eta hegoaldekoa, bizitzaz beteta daude eta hotzetako animalia asko bizi da han, ziur asko ezagutuko dituzunak! Animalia horiei naturak defentsa bereziak eta erreserba bikainak eman dizkie hotza garaitzen laguntzeko eta bizirik iraun ahal izateko.