Mendialdeko animaliak

Mendialdea oso gora dago itsasoarekiko eta oso hotza da. Basoak, basamortuak edo zelaiak ez bezala, izaki biziek goratasunaren arabera antolatzen dute beren bizitza: igo ahala, espezie batzuk desagertu egiten dira eta beste batzuk agertzen dira, hotzari egokituagoak. Mendialdean badago muga bat, zeinetatik aurrera landareen bizitza ezinezkoa den. Landare asko ezin da 2.000 metrotik gora bizi. Animalientzat, ordea, ez dago muga hori. Animaliek egoera klimatiko gogorragoei euts diezaiekete eta mendikateen gainetik altxa daitezke, kondorrak egiten duen bezala, 9.000 metrora egiten baitu hegan. Mendialdeko bizitza ez da erraza. Egunero aurre egin behar zaio elikaduraren arazoari eta hotzaren kontra borrokatu. Etsaiaren kontra ere borrokatu beharra dago, zelatan egoten baita beti!