Espezie bakoitza oso leku berezian bizi da, eta bertan aurkitzen ditu garatzeko eta ugaltzeko behar dituen klima, lurra, janaria eta kide egokiak. Habitat esaten zaie animalia mota bakoitzaren berezko bizilekuei.
Lurrean hainbat habitat mota daude: basoak, basamortuak, mendiak, sabanak, oihanak, ozeanoak, poloak …
Ozeanoak, adibidez, urez osatuta daude, eta tenperaturak -1 eta 30 C° artekoak izaten dira. Basamortuak, berriz, oso bestelakoak dira: bertan ia ez dago urik eta tenperaturak 50 C°-ra irits daitezke.