Ozeaniako animaliak

Ozeania da planetako kontinenterik txikiena eta uhartez eratutako bakarra, haietariko asko ez daudelarik arrokaz osatuak, koralez baizik! Izan ere, korala ez da animalia! Ba al zenekien? Ia uharte horiek guztiak Ozeano Barean daude. Australia da uharte handiena eta han munduan parerik ez duten animaliak bizi dira. Gehienak martsupialak dira, amak azalean, bularrak estaliz, daukan poltsa baten barruan hazten eta garatzen diren animaliak, alegia. Jaio orduko, kumeek gramo gutxi batzuk besterik ez dute pisatzen, eta arrastaka joaten dira amaren poltsara, eta han geratzen dira hilabete askotan zehar, harik eta erabat garatzen diren arte. Ginea Berriko eta Zeelanda Berriko uharteek ere planetako gainerako lekuetakoetatik oso desberdinak diren animaliak dituzte. Ezagutu nahi al dituzu?