Hegan egiten al dute ugaztunek?

Started on 2022-09-22

Saguzarra da hegalak dituen eta hegan egiteko gai den ugaztun bakarra. Bere gihar indartsuei eta bere hegal sendoei esker hegan egiteko gaitasuna garatu du. Gainera, intsektu hegalariak ehizatzen dituzte geolokalizazioaren teknika erabiliz, radar bat baleukate bezala! Haitzuloetan edo zuhaitzetan lo egiten dute, buruz behera. Beren atzapar zorrotzei esker, tinko heltzen dira ez erortzeko. Hegaletako azala hain dute fina, non nerbioa eta odol-hodi guztiak ikusten baitzaizkie.