Hegazkinen gainetik hegan egin

Started on 2022-09-22

Txori espezie askok oso gora hegan egiten dute beren migrazio luzeetan edo janaria aurkitzeko. Baina badago putre espezie bat hegazkinak bezain gora hegan egiteko gai dena. Putre tantoduna da. Hegazkinek itsas mailatik 10.700 metroko altuerara hegan egiten dute, eta putre tantoduna gai da 11.300 metro iristeko!!! Haren hegalak bikain diseinatuta daude haizeaz baliatzeko eta egunean zazpi orduz ere planeatzen ibiltzeko. Hegalak zabalik dituela, putre tantoduna 2,5 metro luze izan daiteke alderik alde. Behin putre horietako batek Afrika gainean hegan zihoan bidaiari-hegazkin batekin talka egin zuen.