Inurriak eta landare-zorriak

Started on 2024-10-05

Bazenekien inurriek eta landare-zorriek talde perfektua osatzen dutela? Inurriak oso langileak dira, eta badakizu nondik ateratzen duten hain gogor lan egiteko behar duten energia? Mendira joaten zaren hurrengoan, errepara iezaiozu zimeldu samarra dirudien landareren bati. Hostoen behealdean begiratzen baduzu, xomorrotxo berde edo beltz batzuk ikusiko dituzu. Haiei esker lortzen dute inurriek atsedenik gabe lan egiteko behar duten energia hori.

Landare-zorriek landare bati eraso eta azukrez betetako zukua ateratzen diote. Ondorioz, landarea ahuldu eta zimeldu egiten da. Hainbeste zuku dago, ezin baitute dena jan, eta nektarraren zati bat kanpora botatzen dute. Ez da harritzekoa inurriak berehala detektatzea litxarreria goxo hori!

Landare-zorriak kanporatzen duten zuku lodi eta gozo horri “ezti-ihintz” esaten zaio, eta inurriek izugarri gustukoa dute. Inurrien dietaren erdia da ezti hori. Janari gutiziatu hori lortzeko egin behar duten gauza bakarra da landare-zorri bat hartu eta antenekin atzeko aldean estutu!

Inurriek landare-zorrien nektar gozoaren hornidura egonkorra ziurtatzen saiatzen dira. Horretarako, kalitate bikaineko elikagaiak ematen dizkiete, leku batetik bestera eramanez. Inurri-espezie batzuek landare-zorrien arrautzak ere zaintzen dituzte neguan.

Inurriak beti daude prest arrisku kasuetan esku hartzeko, eta landare-zorriak harrapariengandik babesteko.

Ikusten duzuenez, inurriek eta landare-zorriek oso talde ona osatzen dute!