Badakigu dortokak eta barraskiloak oso-oso motel ibiltzen direla. Baina badaude beste animalia batzuk horiek baino motelago ibiltzen direnak. Animalia motelen lasterketa bat egingo bagenu, itsas belakia izango litzakete iristen azkena, milimetro bat egiten baitu egunean aurrera! Haren atzetik barea legoke, barraskiloa baino motelagoa dena eta minutuko 10 zentimetro aurrera egiten duena; barraskiloak, berriz, minutuko 83 zentimetrora egiten du aurrera. Hainbat dira animaliek motel ibiltzeko dituzten arrazoiak. Badira animalia handiak eta astunak, dortokak bezala, beren pisua eta tamainagatik poliki mugitzen direnak. Beste batzuek, berriz —barraskiloek, adibidez—, artikulaziorik ez dutelako askoz mugatuagoak dituzte mugimenduak, eta gero badago beste animalia mota bat —hartz nagia, adibidez—poliki mugitzen dena energia gutxi duelako eta nekatu egiten delako. Oso alferrak dira! Kar, kar, kar!