Eraso egiten zaienean edo arriskuan sentitzen direnean mofetek isatsa altxatu eta usain kirasdun bat botatzen dute ipurditik. Puzkar nazkagarriak botatzen dituztela esan liteke! Kar, kar, kar. Beren guruin kirasdunek arrautza ustelduen usain handia duen jariakin koipetsu bat sortzen dute, beren etsaiak uxatzen dituena. Mofetek sei bider segidan ere jaurti dezakete likido hori, eta hiru metrora baino areago!!



