Balea gehienek jarrera horizontalean lo egiten dute, ugaztun gehienek bezala, baina ba al zenekien zeroiek zutik lo egiten dutela? —Moby Dick balea bezalakoek, alegia–. Balea honek 15 minutuko siestak egiten ditu jarrera bertikalean, itsas azaletik hamar metro beherago. Begiak itxi, eta geldirik geratzen dira. Oso gutxi lo egiten dute, beren bizitzaren %7 inguru. Gizakiok, adibidez, gure bizitzako %33 lo egiten dugu!
