Poloetako animaliak

Altzea

Udazkenean hasten da negurako prestatzen, jan eta jan, ondo gizendu arte. Hogeita hamar bat kilo landare jan ditzake egunean! Uretako landareak ditu gustukoen, eta, horregatik, aintzira eta zingira inguruetan ibiltzen da beti. Hezeguneetan eta elur gainean ibiltzen laguntzen dioten apatxak ditu. Hotza sentitzean, basoan sartzen da babes bila. Bere ilezko beroki grisari esker, gerrirainoko elurra dagoenean ere ez da bustitzen. Oso ondo prestatua dago leku hotzetan bizitzeko!