Basoko animaliak

Armadilloa

Basoetan aurki dezakegun animaliarik exotikoenetako bat da. Izena bere itxuragatik datorkio, karkasa edo oskol babesgarri bat baitauka, armadura bat gogorarazten duena! Gau ohiturak dituzte eta lur azpiko zuloetan bizi dira, haiek berek hankekin zulatzen dituztenak! Oso animalia lotsatia eta iheskorra da! Bere harrapakariengandik babesteko, bere oskol barruan ezkutatu, eta han kiribiltzen da eta hala eragozten du etsaiaren erasoa. Ezkutari aparta da!