Itsasoko animaliak

Arraia

Arraiak gorputz laua eta hezurdura ia kartilaginosoa du; marrazoen familiarekin ahaidetuta dago. Planetako ia itsaso guztietan bizi da. Itsas arraia mota asko daude. Ba al zenekien garun handiena duen itsas animalia dela eta, nonbait, bizkorrenetako bat dela?

Kontuz ibili behar da arraiaren isatsarekin, pozoitsua delako. Min handia ematen duten ziztadak eragiten ditu. Hala ere, esan dezakegu arraiek ez dutela erasotzen, beren buruak defendatzeko bakarrik egiten dute zizta! Izkirez, txibiez, karramarroz eta olagarro txikiz elikatzen da. Oso ikuskizun polita da haien ondoan murgilean ibiltzea.