Arranoa hegazti harrapakari handienetako bat da. Haragijalea da eta Europako mendietan bizi da. Bi metrorainoko zabalera izan dezake hegalak irekita dituenean. Altuera handiko amildegietan egiten du bere habia. Kumeak binaka jaiotzen dira beti, eta oso poliki hazten dira; bost urte ere behar izaten dituzte arrano heldu baten tamaina eta lumajea iristeko. Hiru hilabete baino gehiago behar izaten dituzte hegan ikasi eta habiatik irteteko. Amek beren paparoan txikitzen dute jatekoa eta, bigundu orduko, kumeei ematen diete zuzenean mokora. Arranoak era guztietako animaliak ehizatzen ditu, narrastietatik hasi eta arkume txikietaraino. Hogei urte ere bizi daiteke, eta bere bikotekidearekin igarotzen du bizitza osoa.