Galzorian dauden animaliak

Asiako elefantea

Bi elefante mota daude munduan: afrikarra eta asiarra. Asiarra txikiagoa da eta hezten errazagoa. Galtzeko zorian dauden beste espezie asko bezala, ehiza eta haren habitataren suntsipena dira haren etsai okerrenak. 40.000 ale besterik ez dira geratzen, Sri Lankako, Indonesiako, Malasiako, Thailandiako eta Vietnamgo erreserbetan bizirik irauten.