37 azeri mota desberdin daude. Azeri gorria eta azeri grisa dira basoan ezagunenak. Azeria basoko animaliarik maltzurrenetako bat da, eta oso usaimen ahaltsua du! Baso epel koniferoetan bizi da: udan oso beroak eta neguan oso hotzak. Azeria oso ondo egokitzen zaio tenperatura aldaketari! Ehiztari handiak dira eta gauez bizitzea eta egunez lo egitea gustatzen zaie! Oso jolastiak dira eta guraso bikainak dira orobat, bere kontura bizitzeko gai diren arte zaintzen baitituzte kumeak!! Ba al zenekien azeriei izugarri gustatzen zaiela pilotekin jolastea? Badira azeriak golf zelaietara hurbildu eta maltzur-maltzur pilota galduak lapurtzen dituztenak haiekin jolasteko!!!