Planetako animaliarik handiena da. Ozeano guztietan bizi da. Krillez elikatzen da; krilla izkira txiki-txiki batzuk dira, eta hainbat kilometro zabal diren sardak eratzen dituzte, eta kolore gorriz tindatzen dute itsasoa. Espaziotik ere ikus daitezke! Ozeano atlantikoa da krill gehiena daukana, eta, beraz, han daude balea urdinen populazio ugarienak. 150.000 kilo pisatzera ere irits daiteke! Ia-ia 32 asiar elefante bezainbat!!
Gizakiarentzat oso harrapakin gutiziatua izan da beti, hari olioa ateratzeko batik bat. Antzina oso zaila zen balea urdina ehizatzea, batez ere beren tamaina eta indarragatik, baina XIX. mendearen hasieran kanoi arpoilariak agertu zirenean balearen ehiza espeziearentzako mehatxu handi bihurtu zen. Balea urdina ehizatzea debekatzen duten legeak sortu diren arren, isileko ehiztari asko haiek hiltzen jarraitzen dute. Ez daude 12.000 balea urdin baino gehiago planeta osoan.