Itsasoko animaliak

Balea urdina

Ospetsua da Lurreko animaliarik handiena delako: 30 metro luze ere izaten da eta 85 eta 200 tona arteko pisua izaten du. Hegoaldeko hemisferioan bizi diren baleak iparraldeko hemisferioan bizi direnak baino handiagoak dira, eta emeak arrak baino handiagoak izaten dira. Bihotzak 600 kilo inguru pisatzen du, baina garuna ez da 7 kilora iristen!!! Haien bihotzak 10 segundoro egiten du taupada, eta taupadaren hotsa hiru kilometrotik entzun daiteke.

Balea ugaztuna da, eta, beraz, ezin du ur azpian arnasa hartu, baina hain birika handiak ditu, non 20 minutuz ere egon baitaiteke ur azpian arnasa hartu gabe. Kontuz ibili beharra dago, 12 metrorainoko ur zurrusta handi bat jaurti baitezake!!! Sekulako itsas dutxa!

Krilla da batik bat haren dietaren oinarria, baina balekumeek 400 bat litro esne edaten dituzte egunean?????