Alpeetako mendikatean bizi dira, Europan. Udan mendi gailurretan larratzen dira; neguan, berriz, basoen mugaraino jaisten dira. Neguak mendiak elurrez betetzen dituenean, ia ez dira beren gordelekuetatik ateratzen. Korrika ibil daitezke lur ibilgaitzetan eta gai dira sei metroko altuerak ere saltatzeko, eta arroka puska txiki-txikien gainera erortzen dira beren apatxen gainean. Erabateko ekilibristak dira!