Basamortuko animaliak

Basamortuko azeria

Munduko azeririk txikiena da eta basamortuan bizi da. Belarri handiak dira haren ezaugarri nagusia!! Ba al zenekien belarriei esker erne egon daitezkeela, hots mota guztiak entzun ditzaketenez, eta, gainera, gorputzeko gehiegizko beroa ere bota dezaketela? Haien ilaje sarriak hotzetik isolatu eta eguzkitik babesten ditu. Beren etxeak lur azpiko gordelekuak dira, haiek berek zulatzen dituztenak. Gauez bizi dira eta karraskari txikiz, intsektuz eta narrastiz elikatzen dira.