Itsasoko animaliak

Belakia

Itsas belakia, hala ez badirudi ere, itsas animalia bat da!!!!! Ospetsuena anana batean bizi da itsas azpian! Eta Bob Belaki du izena. Munduko itsaso eta ozeano ia guztietan aurki daitezke. Ia-ia ez dira mugitzen (milimetro bat baino guxiago egunean!!!!!!) eta egokitzeko ahalmen handia dute. Planktonaz eta uretan disolbatutako partikula organiko txikiez elikatzen dira, itsasoko ura iragaziz jaten dituztenak. Hainbat tamaina eta itxura dituzte eta kolorea aldatu egiten zaie bizi diren sakoneraren arabera.