Ipar poloan bizi da, Alaskako eskualderik hotzenetan. 60 bat zentimetro da luze, ile distiratsu marroi ilun eder-eder batez estalita dago, modan oso aintzat hartua dena. Haren azala lortzeko ehiza masiboa jasan behar izan zuen eta galtzeko zorian egon zen, baina lege zorrotzei eta bisoiak hazteko etxaldeei esker ez zen azkenean desagertu. Ibaien ibilbidean bizi da, ibaiertzean egiten dituen haitzulo sakonetan. Ehiztari handia da, basoko animalia txikiz, arrainez eta moluskuz elikatzen da. Baina badu bera ehizatu nahi duen etsai handi bat: katamotza!