Oihaneko animaliak

Boa

Boa anakonden lehengusina da! Txikixeagoak dira tamainaz, baina bost metro luze ere izan daitezke! Zein lekutan bizi diren, hartara aldatu egiten zaie margoa! Eta kamuflatu ahal izateko eta beren harrapakariengandik ezkutatu ahal izateko edo beren harrapakinen zain egoteko aldatzen dute kolorez!

Ez dira pozoitsuak. Ehizatu, masailezurrekin ehizatzen dute eta beren gorputzaren indarraz, harrapakina gorputzaz inguratu eta hura ito arte estutzen baitute. Igerilari handiak dira, baina nahiago izaten dute lurrean egon, enbor hutsetan edo ugaztunen gordelekuetan ezkutatuta. Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako leku tropikaletan bizi dira.