Basamortuko animaliak

Dromedarioa

Dromedarioa gameluaren oso antzekoa da, baina konkor bakarra du!! Ba al zenekien konkorra koipea eta beste nutriente batzuk metatzeko balio diola eta ez ura biltegiratzeko? Konkor horretan koipe biltegi bat dute, basamortuan zeharreko ibilaldi luzeetarako behar duten urez eta janariz hornitzen dituena. Ilea motza eta marroia dute. Ba al zenekien dromedarioa dela ugaztun bakarra, bere gorputzeko uraren %30etik gora galdu eta, hala ere, bizirik jarrai dezakeena? Eta oso azkar edaten du ura!! Ia 100 litro hamar minutu eskasetan!! Belarjaleak dira eta belar lehorraz eta zuhaixkez elikatzen dira.