Sabanako animaliak

Elefantea

Elefantea munduko lurreko ugaztunik handiena da!!!!!!! Jaiotzen direnean 115 kilo pisatzen dute!! Imajinatzen duzu 115 kiloko ume txikia???? Hostoz, belarrez eta zuhaitz azalez elikatzen dira, eta beren tronpa luzeaz jasotzen dituzte. Ezagutuko duzu, noski, elefante guztietan ospetsuena! Dunbo du izena, eta bere belarri erraldoiekin hegan egiteko gai zen. Kar, kar, kar.

Ia 70 urte bizi izaten dira eta taldetan mugitzen dira eta, gehienetan, elefante eme batek gidatzen du taldea!

Oso lasaiak eta bizkorrak dira. Zarata asko egiten dituzte emozio desberdinak adierazteko eta hainbat kilometro urrun dauden beste elefante batzuekin komunikatzeko. Entzun al duzu noizbait elefante bat kantari? Oso dibertigarriak dira, eta atsegin dute lokatz bainuak hartzea freskatzeko!