Poloetako animaliak

Elurretako hontza

Animalia handi eta bakarti bat da, ipar poloan bizi dena. Lumaje txuri sarri eta leun bat du, hotzetik babesten duena, eta 70 cm. da luze. Bikoteka bizi dira. Arrak janaria bilatzeko eginkizuna du eta amak, berriz, txitak habian zaintzekoa. Beste hontz batzuk ez bezala, ez du gauez ehizatzen, egun argiz baizik.