Mendialdeko animaliak

Elurretako lehoinabarra

Elurretako lehoinabarra felinoen familiako ugaztun haragijale bat da, Erdialdeko Asiako mendietan bizi dena. 6.000 metrorainoko altueretan bizi da, eta horregatik ez dakigu gauza handirik haietaz. Ilea grisa, leuna eta izugarri lodia dute, eta isatsak ere izugarrizko luzera du, eta gorputzaren inguruan biribilkatzen du berotzeko. Egunez ehizatzen du eta era guztietako animalia basatiei erasotzen die, bai eta aziendari ere. Hain basatia eta menderaezina da, non ezin izan baitute zoologikoetan atxilotuta eduki, baina batzuetan baserritarrek hil egiten dituzte edo ehiztariek ehizatu beren azalagatik. Basahuntzez eta mendietako beste ugaztunez elikatzen da. Ustez, 5.000 elurretako lehoinabar besterik ez da geratzen munduan.