Poloetako animaliak

Erbi polarra

Erbi polarra Groenlandian eta zirkulu polar artikotik gertuko beste lurralde batzuetan bizi da, ipar poloan, alegia. Handia da tamainaz, 80 cm luze ere izan daiteke. Itxura gihartsua du, eta ilaje txuri leun batez estalita dago; ilajeak ematen dio, batetik, beroa, tenperatura baxuei eusteko, eta, bestetik, kamuflajea, bere harrapakariengandik ezkutatzeko; uda iristen denean, hala ere, ilajea grisaxka bihurtzen zaio. Badu bereizgarri bat: beltzak ditu belarrietako puntak. Oso azkarra da, eta orduko 60 kilometroko abiadura ere irits dezake.