Sabanako animaliak

Errinozeroa

Errinozeroa da lurreko hiru animalia handienetako bat elefantearekin eta hipopotamoarekin batera. Oso miopea da!!!! Baina ez du betaurrekorik, bere usaimen bikaina eta bere entzumen zorrotza ditu gidari!! Hostoz, adarrez eta enbor bigunen batez elikatzen da. Azala oso lodia eta sendoa du, baina oso sentibera zaio eguzkiari. Pisuan elefanteak bakarrik irabazten dio. 45 kilometro orduko irits ditzake distantzia laburretan, nahiz hankak oso motzak dituen eta hiru hatz besterik ez. Bakarrik bizi izaten da bizitzaren zatitik handienean!!