Sabanako animaliak

Flamenkoa

Oso hegazti dotoreak dira; oso altuak, beren hanka luzeei esker, eta lumaje arrosa dute.

Badakizu nola lo egiten duten flamenkoek? Zutik lo egiten dute, hanka bakarraren gainean!! Animatuko zinateke horrela lo egiten?? Oreka handia behar da horretarako!! Elikadurak ematen die beren kolore arrosa, planktona eta krustazeoak jaten baitituzte, karotenoide asko duten jakiak, hain zuzen. Uretan bizi dira eta talde handitan egoten dira beti.