Galzorian dauden animaliak

Gabiala, dinosauroen garaiko erlikia

Duela hirurogeita bost milioi urte inguru, dinosauroak planetan zehar zebiltzala, bederatzi kilometro baino gehiagoko asteroide erraldoi batek lurra jo eta planetan bizi ziren landare eta animalien hiru laurden desagerrarazi zituen. Baina ur gazi eta gezako krokodiloaren, kaimanen eta gabialen arbasoak bizirik atera ziren!

Munduko krokodilorik handienetako bat da gabiala. Arrak sei metro luze izaten dira burutik buztanaren puntura, ia marrazo zuriak bezain handiak! Ehun eta hamar hortz baino gehiago dituzte, zein baino zein zorrotzagoak.

Urte askoan, gabialak Pakistan, Bangladesh eta Birmanian bizi izan ziren, baina, gaur egun, gutxi batzuk bakarrik geratzen dira, Indian eta Nepalen.