Oihaneko animaliak

Galapagoetako dortoka

Dortoka ospetsu hauek Lur planeta osoko handienak dira. Ia bi metro luze izan daitezke, eta 250 kilo pisatu!!! Badute beste kontu bitxi bat: ehun urtetik gora bizi daitezke. Oso lasaiak dira, eta eguzkia hartzea eta belarrak eta hostoak jatea gustatzen zaie! Oso lotiak dira, gai baitira egunean 16 orduz ere lo egiteko.

Ba al zenekien beren metabolismo motelagatik eta ur erreserba handiak dauzkatelako ia urtebete bizi litezkeela jan gabe?

Galapago Uharteetan bizi dira! Uharte zoragarri horiek Ekuatorean daude, Ozeano Barean.