Bi konkor izatea da hausnarkari hauen ezaugarri nagusia. Konkor horretan koipe biltegi bat dute, basamortuan zeharreko ibilaldi luzeetarako behar duten urez eta janariz hornitzen dituena. Leku lehorretan eta basamortuetan bizi da. Gai da egunean 180 litro ere edateko, baina gai da, orobat, hamar egun edan gabe egoteko! Belarrak eta zuhaixkak jatea gustatzen zaie. Taldean bizi dira eta oso onak dira pertsonekin. Baina kontuz, haserretzen badira, ostikoka hasiko zaizkizu, beharbada, edo baita txistuka ere!!