Basamortuko animaliak

Gazela

Gazela antilope mota bat da, oso zalua eta dotorea. Era guztietako belarra eta zuhaixkak jaten ditu eta jaten duen belarretik ateratzen du behar duen uraren zati bat. Taldetan bizi dira, eta gazela multzo horiek oso handiak izaten dira batzuetan!! Oso azkarrak eta zaluak dira eta orduko 64 kilometro ibiltzera ere iristen dira! Animatuko zinateke gazela batekin lasterketa bat egitera!??? Oso polita da gazelak taldetan korrika eta saltoka ikustea.