Sabanako animaliak

Gepardoa

Gepardoa munduko animaliarik azkarrena da!!!! 113 kilometro orduko irits ditzake pertsekuzio batean, bere anatomia bereziari esker. Nahiago izaten du eguerdian ehizatu, beste haragijale batzuk lo daudenean, beste inork janaria ez lapurtzeko. Felino handietako bat da, eta bere margoa eta gorputzeko orbanak dira haren ezaugarri nagusiak.