Gibraltar da tximu basatien populazio hau bizi den leku bakarra. Makakoak dira, eta arabiarrek sartu zituzten maskota gisa. Tximino hauek oso bizkorrak dira, eta grazia handiz imitatzen dute gizakiaren jokabidea eta berehala ikasten duten haren aginduak betetzen. Mimika izugarria dute beren emozioak adierazteko. Oso animalia lagunkoiak dira eta mendi oihantsuetan bizi dira.