Ipar poloan bizi dira. 360 kilo ere pisatzen dute batzuek. Bizitzako lehen hilabeteetan ile txuri artile itxurako batek estaltzen die gorputza eta babesten ditu hotzetik. Jaio orduko izotz gainean mugitzen dira, eta handik astebetera, inork erakutsi gabe, beren buruak uretara bota, eta igeri egiten dute! Denborarekin, azala ilundu egiten zaie pixkanaka-pixkanaka.