Oihaneko animaliak

Guakamaioa

Guakamaioa lororik handienetako bat da ezagutzen direnen artean! Ia metro bat dira luze!! Oso koloretsuak eta dibertigarriak dira!!! Ba al zenekien hitz egiteko gai direla??? Zaratak eta hitzak imitatzeko gai dira eta horregatik dirudi hizketan ari direla!

Guakamaioa 80 urte arte ere bizi daiteke!!!! Bai, guakamaio aitona-amona!! Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako oihanetan bizi dira. Gauez zuhaitzetan lo egiten dute eta egunez, berriz, distantzia handiak zeharkatzen dituzte hegan! A zer ikuskizuna den haiek hegan ikustea!