Basoko animaliak

Hartz arrea

Planetako hainbat lekutan bizi dira, baina, batez ere, Ipar Amerikako, Europako eta Asiako mendietan eta basoetan. Oso animalia bizkorrak dira, orientazioaren sen handikoak!!

Belarri fina eta ikusmen aparta dute, eta, beraz, erne egoten dira edozein harrapakariren aurrean. Oso indartsuak dira, baina ez dira batere agresiboak; nekez ikusiko dituzu borrokan.

Ba al zenekien hartz arreek oso oroimen ona dutela? Bizi izan duten ia guztiaz gogoratzen dira. Oso jatunak dira, 40 kilo janari ere jan ditzakete egunean!