Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan ere bizi dira. Ezaguna da bere tronpagatik eta bere mihi luzeagatik, eta inurriak eta termitak ehizatzeko erabiltzen du, hain zuzen ere, mihia!!
Hainbat hartz inurrijale mota daude; batzuk oso txikiak, 20 zentimetro baino txikiagoak; eta beste batzuk, berriz, oso handiak, bi metro artekoak!
Oso arduratsua eta ekologista da, inurriak ehizatzen dituenean kontu handiz ibiltzen baita inurritegia ez puskatzeko; horrela, ziur daki beti izango duela janaria eskura.
Zenbat inurri uste duzu jan ditzakeela hartz inurrijale batek egunean? 30.000 inurri!!!! Horrelaxe!