Gaur egun 30.000 ale baino gutxiago daude munduan. Fokaz elikatzen dira, itsasoan flotatzen dauden izotz plaken gainean haiek ehizatu ondoren. Klima aldaketa da haien arazo nagusia, zeren eta berotze globalak hartz polarrak ibiltzen direneko izotz eremu handiak urtzen ari baita, eta, beraz, itsasoan ordu askoan igeri egin behar izaten dute, itotzeko arriskuan. Arrisku hori saihets liteke, gizadiak munduko kliman duen inpaktua mugatuko balu.