Poloetako animaliak

Idi musketaduna

Animalia bitxi honek azal trinko eta luze bat du, hotzetik babesten duena, eta aurrerantz bildutako adarrak, bisontearen edo idiaren itxura ematen diotenak. Ipar poloan bizi da. Musketarenaren antzeko usaina du, guruin berezi batzuen eraginez, eta hortik datorkio izena. Hogei edo hogeita hamar buruko taldetan bizi da, hala babesten baitute elkar otsoa edo hartz polarra bezalako harrapakariengandik.