Basoko animaliak

Igaraba

Ugaztun txikiak dira, mapatxeen, hudoen eta erbinudeen lehengusu-lehengusinak! Asko gustatzen zaie ura. 30 kilometroz egin dezakete igerian eta ur azpian sei minutuz igeri egin dezakete arnasa hartu gabe. Hainbeste gustatzen zaie ura, non bi sarrerekin eraikitzen baitituzte beren etxeak, bata lehorrean eta bestea uretan! Etxea horrela eraiki izanari esker, errazago ihes egin dezakete harrapakariek erasotzen dietenean!! Oso maitagarriak dira, bikote bakarra dute bizitza osoan, eta, lehorrean lo egiten badute, elkar besarkatuta egiten dute lo, eta uretan lo egiten badute, aldiz, eskutik helduta! Zahartzen direnean zurixka geratzen zaie ilajea, ile txuriz josia, eta orduan taldeak errespetu handia erakusten die. Oso animalia bizkorrak dira eta metodo bat garatu dute txistuen bidez beren artean komunikatzeko!!!!