Sabanako animaliak

Inpala

Inpala antilopeen familiakoa da. Oso barregarriak dira. Arrek adar handi-handiak dituzte, emeek, ez. Beren hanka dotore eta finei esker jauzi izugarriak eta mugimendu guztiz bitxiak egiten dituzte!!! Dantzari apartak dira!! Sabanako ibaietatik gertu bizi dira. Egunean ur asko edateko premia dute! Taldean bizi dira, eta elkar ezagutzeko elkarren kontra igurzten dituzte buruak elkar usaintzeko!!!

Ikusmen eta entzumen aparta dute, beti daude balizko harrapakinei erne. Arriskuan daudela uste dutenean taldeburuak hankaz lurra jo, eta talde osoa abiatu egiten da!!