Itsasoko animaliak

Itsas izarra

Itsas izarrak munduko ia itsaso eta ozeano guztietan bizi diren itsas animaliak dira! Milatik gora espezie desberdin daude! Oso poliki mugitzen dira itsas hondoan zehar. Eta denek ez dituzte bost beso!!!! Beso galdu edo zauritu bat lehengoratzeko gauza dira. Beso azpian dituzten oin txiki-txiki batzuei esker mugitzen dira! Txirlez, barraskiloz, harrez eta arrain txikiz elikatzen dira.

Ba al zenekien beso bakoitzaren amaieran dauzkatela begiak?