Itsasoko animaliak

Itsas koralak

Ez dira ez arrokak, ez landareak!!! Animaliak dira! Itsas animalia ornogabe txiki-txikiak dira, mundu osoko kostetako ur beroetan eta ez oso sakonetan bizi direnak. Bizitza handia dago itsas koral hauen inguruan: era askotako arrainak, algak, etab. Munduko animaliarik zaharrenak dira, ustez; argia behar dute eta 25 graduko tenperatura bizirik irauteko. Hiltzen hasten direnean kolore txurikoak bihurtzen dira. Oso garrantzitsuak dira itsasoko bizitzarako, itsas espezie askoren etxe eta babesleku direlako.

Ozeano Barean, Indiako Ozeanoan, Karibe Itsasoan, Pertsiar Golkoan eta Itsas Gorrian aurki ditzakegu. Munduko itsas parkerik handiena Australiako koral-hesi handia da, 2.300 kilometro baino gehiago, espaziotik ere ikus daitekeena!!!