Poloetako animaliak

Itsas lehoinabarra

Itsas lehoinabarra, foka lehoinabarra ere esaten zaiona, Antartidan aurki daitekeen izakirik basatienetako bat da. Beste ezein foka baino zaluagoa da. Pinguinoei eta beste animalia handiago eta txikiago batzuei erasotzen die eta gupidarik gabe hiltzen ditu. Masailezur indartsuak ditu, hortz zorrotzekikoak, eta haiekin heltzen die bere harrapakinei. Haren azal tantotuari eta lehoinabarrena bezalako haren basakeriari zor dio izena.