Itsasoko animaliak

Itsas sugea

Itsas sugeak suge bat oroitarazten digu bere itxuragatik! Bi metro luze eta 30 kiloko pisua izatera irits daiteke!! Ehiztari handia da; arroketako eta koral arrezifeetako pitzaduretan ezkutatzen da, arrain bat noiz igaroko eta erasotzeko zain. Arrainez, olagarroz eta karramarroz elikatzen da. Itsaso epel edo beroetan bizi da; gauez bizi da eta 200etik gora itsas suge espezie daude.