Itsasoko animaliak

Itsas zalditxoa

Oso arrain bitxiak dira!!!! Ba al zenekien ez dutela ez hortzik ez urdailik???? Urdailik ez dutenez, oso digestio azkarra egiten dute, eta, beraz, etengabe jatera behartuta daude. Kumeek 3.000 aldiz egunean jan dezakete!!!

Arrainak diren arren, ez dira igerilari handiak! Oso modu bitxian mugitzen dira, isatsa kiribilduz eta zabalduz. Aztiak dira ezkutaketan! Kolorez aldatuz kamufla daitezke!!! Ur epeleko itsas hondoetan bizi dira, arroken eta alga eremuen artean. Izkirez, txirlez eta beste itsas animalia txiki batzuez elikatzen dira.